2012/10/29

Lanaren amaiera

Gaurko saio honetan, Power Pointaren aurkezpenerako bideoari azken ukituak eman dizkiogu. Honetan, Power Point bat egiteko prozesua azalduko dugu, pausoz pauso. Gainera, Power Pointak eskaintzen dituen hainbat aukera ezagutu ahal izango ditugu. 

Esandakoaz gain, aurkezpena nola egituratuko dugun pentsatu dugu. Batetik, Power Pointa azaltzeko programa horrekin burututako aurkezpen bat eta bideo bat erabiliko ditugu. Prezia azaltzeko, berriz, aplikazio horrekin egindako aurkezpen bat erabiliko dugu eta arbel digitalaz baliatuko gara Power Pointaren eta Preziaren arteko desberdintasunak azaltzeko.


Honekin lana amaitutzat ematen dugu.



2012/10/22

Lanari azken ukituak ematen!

Lehendabizi, lana nola aurkeztuko dugun azaldu diogu irakalseari. Aurkezpenerako, egindako Power Pointaz gain, beste bat egitea pentsatu dugu aurkezpena dinamikoagoa eta entretenigarriagoa izateko. Aurkezpen horretan, bideo bat egitea pentsatu dugu Power Point bat nola egiten den azalduz, baita Power Point programaren zenbait erabilera ez hain tradizional aipatu ere..

Horrez gain, ordenagailuan instalatuta dagoen arbel digitala erabili dugu, izan ere, posible da ordenagailuan arbel digitalean egin ahal dena egitea. Hala ere, bada desberdintasun bat, arbel digitala taktila da eta, ordenagailuan duguna ez.




Lana osatzen!

Pasa den asteko saioan, talde bakoitzak orain arte egindako lanaren aurkezpen txiki bat egin genuen, bakoitzak bere zailtasunak eta zalantzak azalduz. Honi lotuta, irakasleak zailtasun horiei aurre egiteko hainbat aholku eta proposamen eman zizkigun.
Ondoren, gure lanarekin jarraitu genuen Power Pointarekin eta Preziarekin lan eginez aste bi barru aurkezteko.


Azkenik, erlaxazio ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitza nahi zuen tokian jesarri zen eta irakasleak testua irakurtzen zigun bitartean, begiak itxi eta ahalik eta gehien erlaxatzen ahalegindu ginen.


2012/10/08

Lanean murgiltzen!


Gaurko saioan hainbat kontzeptu berri ezagutu ditugu: RSS, Creative Commons eta Delicious.Hauei buruzko informazioa irakurri dugu eta hauen erabilerari buruz hitz egin dugu.


Delicious.svg 

Delicious Webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da, 
etiketa edota tag- en bitartez egiten dena.
Webguneak gorde bakarrik ez, Delicious-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen du, baita beren markatzaileetan esteka bat zenbatek duten  zehazteko ere.








 RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker, informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da.








 Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.






Horrez gain, talde bakoitza irakaslearekin batu da eta lanaren nondik norakoei buruz hitz egin dugu. Gure kasuan, lana nondik bideratu dezakegun esan digu. Egokiena informazioa partekatzea izango litzatekeela esan digu eta behin hori eginda, irakaskuntzan erabiltzeko egoera ezberdinak asmatzera jotzea.