2012/11/29

Azkenengoa!

Azken egun honetan postprograma bukatzera eta azken ukituak emateari ekin diogu. Gauza interesgarriak publikatu ditugu "interesgarria" orrialdean. Gomendagarria da orrialde horretan sartzea, klasean emandako kontzeptuekin loturik dauden bitxikeriak baitaude.

Gure esperientzia esanguratsua, hezitzailea eta dibertigarria dela uste dugu. Bloga sortzen, erabiltzen eta gurea egiten ikasi dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta bloga ikustean topera disfrutatzea.

Postprograma orrialdean irakasgaiaren eskema osoa sortu dugu eta nolako ibilbidea izan dugun azaltzen dugu. Agur bero bat eta ondo izan!


2012/11/26

Funtsezko uneak!



Lanari azken buelta emateko, garrantzitsua iruditzen zaigu gure esperientziak azaltzea, izan ditugun zailtasun edota momentu txar eta onak ezagutara emanez.

Gure ikasketa- prozesu honetan une garrantzitsu ugari izan dira. Bata, blogarekin lanean hasi ginenean izan zen, zeharo galduta aurkitzen ginen eta ez genekien lana nondik heldu. Ez genuen esperientzia handirik blogen inguruan eta horrek zailtasun gehiago izatea eragin zigun. Pixkanaka- pixkanaka eta blogean arakatuz, lortu genuen erosoago sentitzea eta blog ederra egiteko gogoak ere izan genituen. Bestea, jorratu beharreko gaia zein zen jakin genuenean izan zen, Power Point, Prezi eta arbel digitala, hain zuzen ere. Hasieran ez genekien zein zen lanaren benetako helburua, eta horregatik ez genekien informazioa bilatu edo zer egin lana aurrera ateratzeko. Irakaslearen iradokizunei esker, lanaren nondik norakoak ezagutu genituen eta lortu genuen benetan helburu bat finkatzea.

Hala ere, zailtasun horiez gain, momentu onak ere egon dira, non gure lanak benetarako balio duen sentitu dugun. Prezi aplikazioarekin lan egin dugunean, esaterako, ikusi dugu Power Point sinple bat baino erabilgarriagoa dela, eta aurkezpena egiterakoan ere, ikaskideen interesa piztu dugula ikusi ahal izan dugu. Honek eragin duena zera da, gure lanarekin harro egotea eta ikaskideei ekarpenak egin dizkiogula sentitzea.




Azkenengo aurkezpenak...

Duela bi aste aurkezpenak egiteari eskaini genion, konkretuki hurrengo taldeetako aurkezpenei: Gonazpikue, Marigorringo Perez eta Oromiñurti 2.0. Talde bakoitzak gai desberdin bat jorratu zuen; lehenengo talde honek, Pixton, Excel eta Premier programak erabili zituen artea ikaskuntzan jorratzeko helburuarekin. Hurrengo taldeak, Movie Maker programa erabili zuen eta haien helburua klase bat nola dokumentatu azaltzea izan zen. Azken taldeak, hau da, Oromiñurti 2.0-k, Wordle, EduGloster eta Infografia programak landu zituen, eta programa horiei buruzko euren ikuspuntua transmititu nahi izan ziguten. Aurkezpenak desberdinak izan zirela aipatu behar dugu, gaiak eta gaia jorratzeko ikuspuntuak ezberdinak izan baitziren. Hala ere, nahiko dinamikoak izan ziren eta honi buruz informazio gehiago biltzeko aproposak izan zitzaizkigun.  

 

Aurkezpenak egiten!


Orain dela hiru asteko saioan hainbat aurkezpen entzun genituen gelan, eta gurea ere aurkeztu genuen. "Kenpaa4" eta "xaitaioi" taldeak izan ziren lehenak aurkezten eta horiek euren blogari eta lanari buru hitz egin ziguten.
Gure aurkezpenaren kasuan, hainbat baliabide erabili genituen gure aurkezpena egiteko; horien artean, arbel digitala ( non ikasleei idazteko eskatu genien), Prezi aplikazioa ( aurkezpen dinamikoa, ezberdina egiteko) eta Movie Maker programaren bitartez egindako bideo bat ( Power Point programa azaltzeko).
Gure aurkezpenaren helburua ikasleentzat originala eta ezberdina izatea lortzea zen, eta gure ustez lortu dugu nahi genuena, ikasleen jarreran ikusi baikenuen euren gustukoa izan zela. Beraz, lortutako emaitzarekin oso gustura gaudela esan dezakegu.