2012/11/29

Azkenengoa!

Azken egun honetan postprograma bukatzera eta azken ukituak emateari ekin diogu. Gauza interesgarriak publikatu ditugu "interesgarria" orrialdean. Gomendagarria da orrialde horretan sartzea, klasean emandako kontzeptuekin loturik dauden bitxikeriak baitaude.

Gure esperientzia esanguratsua, hezitzailea eta dibertigarria dela uste dugu. Bloga sortzen, erabiltzen eta gurea egiten ikasi dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta bloga ikustean topera disfrutatzea.

Postprograma orrialdean irakasgaiaren eskema osoa sortu dugu eta nolako ibilbidea izan dugun azaltzen dugu. Agur bero bat eta ondo izan!


2012/11/26

Funtsezko uneak!



Lanari azken buelta emateko, garrantzitsua iruditzen zaigu gure esperientziak azaltzea, izan ditugun zailtasun edota momentu txar eta onak ezagutara emanez.

Gure ikasketa- prozesu honetan une garrantzitsu ugari izan dira. Bata, blogarekin lanean hasi ginenean izan zen, zeharo galduta aurkitzen ginen eta ez genekien lana nondik heldu. Ez genuen esperientzia handirik blogen inguruan eta horrek zailtasun gehiago izatea eragin zigun. Pixkanaka- pixkanaka eta blogean arakatuz, lortu genuen erosoago sentitzea eta blog ederra egiteko gogoak ere izan genituen. Bestea, jorratu beharreko gaia zein zen jakin genuenean izan zen, Power Point, Prezi eta arbel digitala, hain zuzen ere. Hasieran ez genekien zein zen lanaren benetako helburua, eta horregatik ez genekien informazioa bilatu edo zer egin lana aurrera ateratzeko. Irakaslearen iradokizunei esker, lanaren nondik norakoak ezagutu genituen eta lortu genuen benetan helburu bat finkatzea.

Hala ere, zailtasun horiez gain, momentu onak ere egon dira, non gure lanak benetarako balio duen sentitu dugun. Prezi aplikazioarekin lan egin dugunean, esaterako, ikusi dugu Power Point sinple bat baino erabilgarriagoa dela, eta aurkezpena egiterakoan ere, ikaskideen interesa piztu dugula ikusi ahal izan dugu. Honek eragin duena zera da, gure lanarekin harro egotea eta ikaskideei ekarpenak egin dizkiogula sentitzea.




Azkenengo aurkezpenak...

Duela bi aste aurkezpenak egiteari eskaini genion, konkretuki hurrengo taldeetako aurkezpenei: Gonazpikue, Marigorringo Perez eta Oromiñurti 2.0. Talde bakoitzak gai desberdin bat jorratu zuen; lehenengo talde honek, Pixton, Excel eta Premier programak erabili zituen artea ikaskuntzan jorratzeko helburuarekin. Hurrengo taldeak, Movie Maker programa erabili zuen eta haien helburua klase bat nola dokumentatu azaltzea izan zen. Azken taldeak, hau da, Oromiñurti 2.0-k, Wordle, EduGloster eta Infografia programak landu zituen, eta programa horiei buruzko euren ikuspuntua transmititu nahi izan ziguten. Aurkezpenak desberdinak izan zirela aipatu behar dugu, gaiak eta gaia jorratzeko ikuspuntuak ezberdinak izan baitziren. Hala ere, nahiko dinamikoak izan ziren eta honi buruz informazio gehiago biltzeko aproposak izan zitzaizkigun.  

 

Aurkezpenak egiten!


Orain dela hiru asteko saioan hainbat aurkezpen entzun genituen gelan, eta gurea ere aurkeztu genuen. "Kenpaa4" eta "xaitaioi" taldeak izan ziren lehenak aurkezten eta horiek euren blogari eta lanari buru hitz egin ziguten.
Gure aurkezpenaren kasuan, hainbat baliabide erabili genituen gure aurkezpena egiteko; horien artean, arbel digitala ( non ikasleei idazteko eskatu genien), Prezi aplikazioa ( aurkezpen dinamikoa, ezberdina egiteko) eta Movie Maker programaren bitartez egindako bideo bat ( Power Point programa azaltzeko).
Gure aurkezpenaren helburua ikasleentzat originala eta ezberdina izatea lortzea zen, eta gure ustez lortu dugu nahi genuena, ikasleen jarreran ikusi baikenuen euren gustukoa izan zela. Beraz, lortutako emaitzarekin oso gustura gaudela esan dezakegu.

2012/10/29

Lanaren amaiera

Gaurko saio honetan, Power Pointaren aurkezpenerako bideoari azken ukituak eman dizkiogu. Honetan, Power Point bat egiteko prozesua azalduko dugu, pausoz pauso. Gainera, Power Pointak eskaintzen dituen hainbat aukera ezagutu ahal izango ditugu. 

Esandakoaz gain, aurkezpena nola egituratuko dugun pentsatu dugu. Batetik, Power Pointa azaltzeko programa horrekin burututako aurkezpen bat eta bideo bat erabiliko ditugu. Prezia azaltzeko, berriz, aplikazio horrekin egindako aurkezpen bat erabiliko dugu eta arbel digitalaz baliatuko gara Power Pointaren eta Preziaren arteko desberdintasunak azaltzeko.


Honekin lana amaitutzat ematen dugu.



2012/10/22

Lanari azken ukituak ematen!

Lehendabizi, lana nola aurkeztuko dugun azaldu diogu irakalseari. Aurkezpenerako, egindako Power Pointaz gain, beste bat egitea pentsatu dugu aurkezpena dinamikoagoa eta entretenigarriagoa izateko. Aurkezpen horretan, bideo bat egitea pentsatu dugu Power Point bat nola egiten den azalduz, baita Power Point programaren zenbait erabilera ez hain tradizional aipatu ere..

Horrez gain, ordenagailuan instalatuta dagoen arbel digitala erabili dugu, izan ere, posible da ordenagailuan arbel digitalean egin ahal dena egitea. Hala ere, bada desberdintasun bat, arbel digitala taktila da eta, ordenagailuan duguna ez.




Lana osatzen!

Pasa den asteko saioan, talde bakoitzak orain arte egindako lanaren aurkezpen txiki bat egin genuen, bakoitzak bere zailtasunak eta zalantzak azalduz. Honi lotuta, irakasleak zailtasun horiei aurre egiteko hainbat aholku eta proposamen eman zizkigun.
Ondoren, gure lanarekin jarraitu genuen Power Pointarekin eta Preziarekin lan eginez aste bi barru aurkezteko.


Azkenik, erlaxazio ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitza nahi zuen tokian jesarri zen eta irakasleak testua irakurtzen zigun bitartean, begiak itxi eta ahalik eta gehien erlaxatzen ahalegindu ginen.


2012/10/08

Lanean murgiltzen!


Gaurko saioan hainbat kontzeptu berri ezagutu ditugu: RSS, Creative Commons eta Delicious.Hauei buruzko informazioa irakurri dugu eta hauen erabilerari buruz hitz egin dugu.


Delicious.svg 

Delicious Webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da, 
etiketa edota tag- en bitartez egiten dena.
Webguneak gorde bakarrik ez, Delicious-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen du, baita beren markatzaileetan esteka bat zenbatek duten  zehazteko ere.








 RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker, informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da.








 Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.






Horrez gain, talde bakoitza irakaslearekin batu da eta lanaren nondik norakoei buruz hitz egin dugu. Gure kasuan, lana nondik bideratu dezakegun esan digu. Egokiena informazioa partekatzea izango litzatekeela esan digu eta behin hori eginda, irakaskuntzan erabiltzeko egoera ezberdinak asmatzera jotzea.




2012/09/24

Bazen behin...

Gaurko saioa, hurrengo ataletan banatu dugu:

Lehenik eta behin, orain arte talde bakoitzak egindakoa amankomunean jarri dugu, bloga nola dihoan eta nolako aldaketak egin ditugun azalduz. Behin hori eginda, blogari berriro ekin diogu etiketak jarriz, sarrera berriak sortuz...

Ondoren, irakasleak ikaskuntza kolaboratiboa ulertzeko helburuarekin, bideo bat jarri digu arbel digitalean, Frederick-ena, hain zuzen ere. Hau hobeto ulertzeko, hiru pertsonen artean antzerki moduko kontakizun bat sortu dute, bakoitzak rol ezberdin bat betetzen zuelarik istorioan.




Bukatzeko, irakaslea gugana etorri da eta gai desberdinak proposatu dizkigu blogarekin aurrera egiteko asmoarekin. Beraz, talde bakoitzak gai desberdin bat izango du jarduteko, gure kasuan ondorengo hau delarik: Power ponit-a, Prezi-a eta arbel digitala.


Blog-a sortzen!


Pasadan saioan blogari buruzko nondik norakoak azaldu zizkigun irakasleak. Lehendabizi, blogak izan beharreko atalak nola egin azaldu zigun, hauen artean, etiketak, gadgets-ak, sarrera berriak...
Behin azalpena emanda, talde bakoitzak bere bloga sortzera jo zuen. Gure kasuan, blogari Laurokbat deitu genion eta diseinatu egin genuen. Ondoren, lehenengo saioko laburpentxoa egin genuen, eta honekin batera, taldeko fitxa sartu genuen blogean.




2012/09/19

Ikt-ekin kontaktuan jartzen!


Laukote honek sortuko duen blog-aren lehenengo sarrera, eduki genuen lehenengo saioari buruzkoa izango da. Lehenengo klase honetan, Ikt ikasgaiari buruz hitz egiten hasi ginen, ea horri buruz zer genekien, zer espero dugun, nolako lotura izan ahal duen hezkuntzarekin, etab.


Ondoren taldeak sortu genituen; gure kasuan, Jon, Oihane, Ziortza eta Unai batu ginen. Gure erresistentziak eta baloreak komentatu genituen eta hurrengo klaserako hitzalditxo bat prestatzen hasi ginen gure burua aurkezteko helburuarekin. Gainera, irakasleak berak sortutako blog-a erakutsi zigun, hura baita gure tresna nagusia ikasgai honetan. Lehenengo egunarekin amaitzeko, abesti bat entzun genuen hainbat aldiz eta erlaxatu ginen. Ariketa polita iruditu zitzaigun, izan ere, gelako guztiok zutik jarri, begiak itxi eta beste leku batean geundela imajinatu ginen. Argi daukagu honekin jarraitu nahi dugula!!!

* Ikt- ekin lehenengo kontaktua izateko, hauek gelan duten erabilgarritasunari buruzko bideoa da ondoren aurkezten duguna: