Gure ibilbidea eta postprograma

Aurkezpen honetan, lauhilabete honetan egindako ibilbidea azalduko dugu. Horrez gain, idatziz, gure ustez irakasgai hau aurrera ateratzeko egokia den postprograma azalduko dugu.






POSTPROGRAMA

Irakasgai honi hasiera emateko, lauhilabetean zehar landuko duguna azalduko genuke. Lehendabizi, blog bat sortu behar dutela azalduko dugu, eta horretarako taldeak osatu behar dituztela. Talde horrek gmail bat sortu beharko du, gero beraien blog propioa osatzeko. Horretarako, blog ezberdinen adibideak erakutsiko dizkiegu.

Gainera, ondo legoke taldekide bakoitzaren izaera ezagutzea, horrek taldean izan dezakeen eragina ezagutzeko, eta taldean lan egiten dutela aprobetxatuz ikaskuntza kolaboratiboaren inguruan jardutea. Behin bloga sortuta, blogak ematen dituen aukerak azalduko dizkiegu. Blogak berak ematen dituen aukerez gain, sarean aurki daitezkeen beste batzuk ezagutara ematea egokia izango litzateke, era honetara, blogak aberasgarriago egiteko aukera izango bailukete.

IKT- ekin lan egiten duten ordu hauetan, ordenagailu baten programen inguruko lan bat egitea interesgarria litzateke. Esaerako, Microsoft Office sistemak dituen programa ezberdinen funtzinamendua ezagutzea ondo legoke bai irakasgai honen baita beste batzuetan bidaltzen zaizkien lanak burutzeko ere. Ahozko adierazpena lantzeko ere, egokia izango litzateke talde bakoitzak egindako lanari buruzko aurkezpen bat egitea. Era honetara, besteengandik ikasteko aukera izango dute, euren ikuspuntu ezberdinak ezagutuz.

Azkenik, talde bakoitzak bere bloga osatzeko, irakasgai horretatik gehien gustatu zaiena batu eta biltzea proposatuko genieke, bai eurek egin dutenetik baita beste ikasleen lanengatik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario