2012/11/26

Funtsezko uneak!



Lanari azken buelta emateko, garrantzitsua iruditzen zaigu gure esperientziak azaltzea, izan ditugun zailtasun edota momentu txar eta onak ezagutara emanez.

Gure ikasketa- prozesu honetan une garrantzitsu ugari izan dira. Bata, blogarekin lanean hasi ginenean izan zen, zeharo galduta aurkitzen ginen eta ez genekien lana nondik heldu. Ez genuen esperientzia handirik blogen inguruan eta horrek zailtasun gehiago izatea eragin zigun. Pixkanaka- pixkanaka eta blogean arakatuz, lortu genuen erosoago sentitzea eta blog ederra egiteko gogoak ere izan genituen. Bestea, jorratu beharreko gaia zein zen jakin genuenean izan zen, Power Point, Prezi eta arbel digitala, hain zuzen ere. Hasieran ez genekien zein zen lanaren benetako helburua, eta horregatik ez genekien informazioa bilatu edo zer egin lana aurrera ateratzeko. Irakaslearen iradokizunei esker, lanaren nondik norakoak ezagutu genituen eta lortu genuen benetan helburu bat finkatzea.

Hala ere, zailtasun horiez gain, momentu onak ere egon dira, non gure lanak benetarako balio duen sentitu dugun. Prezi aplikazioarekin lan egin dugunean, esaterako, ikusi dugu Power Point sinple bat baino erabilgarriagoa dela, eta aurkezpena egiterakoan ere, ikaskideen interesa piztu dugula ikusi ahal izan dugu. Honek eragin duena zera da, gure lanarekin harro egotea eta ikaskideei ekarpenak egin dizkiogula sentitzea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario