Gure proposamena

Berriak izeneko atalean azaldu genuen bezala, Alaitz irakasleak hiru tresna proposatu zizkigun gai bezala, ondorengo hauek zirelarik: Power Point-a, Prezzi-a eta azkenik arbel digitala.

Honako hauek landuko ditugu irakasgai honetan. Gure proposamena, aplikazio hauei buruz gauza gehiago jakitea da ( informazioa lortuz, hauekin trasteatuz) gero etorkizunean erabilgarriak izan daitezen klaseak ematerako orduan. Hauen bidez, umeek ezagutzak erreztasun handiago batez bereganatu ditzaten bilatuko dugu.









Aurkezpena egiteko, hainbat eratara azalduko ditugu tresnak. 
Alde batetik, Power Pointari dagokionez, lehendabizi azalpen orokor bat emango dugu eta ondoren, bideo baten bidez erakutsiko dugu Power Point bat nola eraiki.
Bestetik, Preziaren kasuan, Prezi programarekin berarekin burutuko dugu tresna honen azalpena. Honen originaltasunaz eta berritasunaz baliatuko gara aurkezpena erakargarriagoa egiteko.
Azkenik, arbel digitalaren erabilpena erakusteko, ikasleei eskatuko diegu Prezi eta Power Pointaren arteko desberdintasunak esatea, gero arbelean idazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario